Ikasleek autonomiaz jarduteko espazioa da, bakarka, bikoteka edo taldeka. Ikertzeko, informazioa bilatzeko eta autoesploraziorako aukerak ematen dizkie gune honek ikasleei, entzule pasiboak izan beharrean. Gune aproposa da Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza edota Ikerketan Oinarritutako Ikaskuntza baliatzeko.
Autonomiaz jarduteko
Erronkei irtenbideak bilatzeko
Informazio iturri ezberdinen lanketan trebatzeko
Erabakiak hartzen ikasteko
Lan kooperatiboa eta autonomoa garatzeko