Metodologia aktiboen bidez ikasteko eta irakasteko prozesuak hobetzea, eta ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista bihurtzea da IkasLab proiektuaren ardatz nagusia. Proiektuaren helburuen artean honako hauek nabarmendu behar dira:
Irakaskuntza-prozesuak berrikustea ahalbidetuko duten metodologia berriak praktikan jartzea, ikasleek XXI. mendeko trebetasunak eta gaitasunak garatzeko aukera izan dezaten (ikerketa eta talde-lana, berdinen arteko ikaskuntza, erronken ebazpena...).
Irakasle zein ikasleek gaitasun digitala hobeto eskuratzea, teknologia digitalen hezkuntza-integrazioa irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren elementu eraldatzaile gisa lortzeko.
Eskolako espazioek duten garrantziaz eta ikaskuntzan duten eraginaz hausnarketa egitea. Ikasgela espazio malgu, eroso, sortzaile eta inspiratzaile bihurtzea, antolamendu fisikoan eta ikasgelaren girotzean aldaketak sartuz.
IkasLaben espazio malgu eta ireki horiek ikaskuntza formalaren eta informalaren arteko oztopoak haustea ahalbidetzen dute eta, horrela, ikasleen jakin-mina eta ikertzeko gogoa pizten da. Ikaskuntza sakonagoa eskuratzen dute ikasleek.
Ikasab-en ezaugarri nagusiak:
Espazioak: Ikaslab espazioak flexibleak eta moldakorrak dira, ikasleen beharren eta jardueren arabera egokitu daitezkeenak.
Teknologia: Teknologiak erabiltzen dira ikaskuntza prozesua aberasteko.
Metodologiak: Metodologia aktiboak eta kolaboratiboak bultzatzen dira.
Ikaslea erdigunean: Ikaslea da ikaskuntza prozesuaren protagonista eta bere autonomia eta sormena garatzen laguntzen zaio.
Irakaslea gidari: Irakasleak ikasleen ikaskuntza prozesuan gidatzen du eta laguntza ematen die.
Zertarako balio du IkasLab-ek?
Ikasleen motibazioa handitzeako: Ikasleek ikaskuntza prozesuan parte aktiboa hartzen dute eta horrek haien motibazioa eta inplikazioa areagotzen du.
Ikasketa eraginkorragoa izatea: Metodologia aktiboak erabiltzeak ikasleek ezagutzak modu iraunkorragoan barneratzea ahalbidetzen du.
Trebetasun berriak garatzea: Ikasleek XXI. mendeko gizartean arrakasta izateko beharrezkoak diren trebetasun berriak garatzen dituzte, hala nola, elkarlana, komunikazioa, sormena edo arazoak ebaztea.
Hezkuntza sistema berritzea: IkasLab proiektuak hezkuntza sistema tradizionala berritzeko eta ikasleek XXI. mendeko erronkei aurre egiteko prestatzeko balio du.
Lau dira IkasLab proiektuak definitzen dituen guneak: Ikertu, Sortu, Komunikatu eta Pentsatu.
Guneak ez dira diskonexuak, beraien artean konexioa dago eta jarduera bat egitean gune bat baino gehiago erabil daiteke; ez dugu pentsatu behar guneetan zonalde isolatuak bezala, guneak leku fisikoa baino lan egiteko metodologia dira.